EKIN TEKNOLOGIARI!!

jueves, 11 de noviembre de 2010

ETEN DIGITALA


Hemen klik eginda, informazio iturria lortuko da.
ESKEMA:
 - Informazio Gizartearen mitoak (IKT demokratizazioa dakarte, denok dugu informazioa eskuratzeko eta eratzeko aukera, parte hartzekoa, formakuntza jasotzeko…)
-Eten digitala (IKT eskuragarri dituzten eta ez dituztenen artean sortzen den desberdintasuna. Eskuragarri ez dituztenek ez dute TB eskaintzen duten garapen ekonomiko eta sozialik jasoko.)
-indikatzaile objetiboak eta IAD(hauek erakusten dute interneten erabilera herrialdearen garapen maila eta etorri ekonomikoarekin proportzionalki hazten dela)
-etorkizunari begira(IKT ez dira persona guztiengana iritsiko.Ekonomia global batean izaera estrategikoa duten elementuak dira, lehiakortasunerako faktore garrantzitsuena.)
-Barne etena (estatu baten barnean ematen dena)
-Eten motak: idiomatikoa(ingelera jaun eta jabe), belaunaldiko etena(Gazteak jaun eta jabe.Irakasleak inseguru), genero etena(Gizonezkoak gehien kontsumitzen dutenak. Emakumeen artean desberdinatsunak daude erabilera. EEBB lanerako gehien eta Espainian aisirako), ezaugarri fisiko eta psikologikoen ondoriozkoa(TB estandarizatuak. Zailtasunak askotan. Eskolan ikasle bakoitzaren beharrizanei erantzun behar diete, haur bakoitzarengana moldatu)
-formakuntza (irakasleen prestakuntza hobetu egin behar da.Haurrek alfabetazio digitala jaso behar dute eta informazio esanguratsua hautatzen jakin behar dute.)
-ondorioa (eten digitala bazterketa eta garapen ezaren seinale da. etenekin bukatzen saiatu behar gara. gizarte kapitalista honek, lurralde txiroetan eten digital hori handiagotzen joatea eragiten du. Etena, baliabide, azpiegitura eta formakuntzarekin desagertzen da.

Garapena:
Informazioaren gizartean mito asko daude. Internetek demokratizazioa ekartzen duela uste da, persona guztiek dutela informazioa eskuratzeko eta eratzeko aukera, ezagutza eratzeko, denok dugula parte hartzeko aukera eta formakuntza jasotzekoa… Baina hau ez da guztiz egia!!!!
Mundu guztiak ezin du internetera konekatu, ez du IKT erabiltzeko aukerarik, ez dute teknologia berriak eskaintzen dizkiguten garapen ekonomiko eta sozialik jasoko… Ondorioz, argi dago TB eskuragarri dituzten persona, instituzio, gizarte, herrialde… eta ez dituztenen artean desberdintasun bat sortzen dela. Desberdintasun horri ETEN DIGITALA deitzen zaio.
Eten digitala eten sozioekonomikoaren ondorio eta kausa da aldi berean. Ez da ahaztu behar formakuntza ezaren ondorioz ere eman daitekeela.
Ondorioz, eten digital hori herrialde txiroek pairatuko dute gehienbat. TB eskuragarri ez izatean, ezin dira garatu atzeratuta geratzen dira eta desberdintasuna geroz eta handiagoa egiten da. Interneten erabilera, herrialdearen garapen maila eta etorri ekonomikoarekiko proportzionaki hazten da. Honela, Asia, Kanada eta EEBB ematen da erabilerarik altuena. Bigarren maila batean dugu Europa eta honen atzetik, Latinoamerika, Ekialde Hurbila eta Afrika.
Estatu batetik bestera dauden aldeetaz jabetzeko, indikatzaile objetiboak (teléfono kopurua biztanleko, ordenagailu dentsitatea, interneten erabiltzaileak…) eta IAD (índice de acceso digital) bezalako parametroak erabiltzen dira. Azken honek, banako batek IKT eskuratzeko eta erabiltzeko duen gaitasuna neurtzen du. Gaitasun hori lau faktorek baldintzatuko dute: azpiegiturak, ezagutzak, kalitateak eta asekibilitateak.
Etorkizunari begira desberdintasuna handitu egin daiteke, gaur egun dohainik eta irekiak diren zerbitzuak ordaindu egin beharko ditugu. IKT ez dira persona guztien eskura jarriko. Mendebaldeko herrialdeetako eredu kapitalista eta neoliberala sustatzen duten ekonomian eta filosofian oinarritzen dira eta gizarte jakin horri erantzuteko, gizarte horren araberako zerbitzuak eskaintzeko, kolektibo zehatz batengana iristeko diseinatzen dira. Ekonomia global batean izaera estrategikoa duten elementuak dira, lehiakortasunerako faktore garrantzitsuena. Beraz, beraien jabeek ez dituzte emango, ez interesen baten ordez ez bada.
Estatuen arteko etenaz gain, barne etena dago. Hau, estatu baten barruan ematen da kolektibo eta persona desberdinen artean.
Eten motak: idiomatikoa, belaunaldi etena, genero etena, ezaugarri fisiko eta psikolopikoen etena.
Eten idiomatikoa: Ingelera sarean nagusia den hizkuntza. Honek konotazio soziokultural eta ideologikoak dakartza. Beraz, beste hizkuntza batzuen hedapena ere positiboa izango litzateke, beste kultura eta ikuspegi batzuk ere indarra hartu dezaten.
Belaunaldi etena: 15-34 urte bitartean internauten %50 baino gehiago dago. Gazteek informazioaren gizartearen teknologiak erabiltzen dituzte gehienbat eta helduek gizarte postindustrialean nagusitu zirenak.
Gazteak eskolan erabiltzen ez diren sistema sinbolikoen bidez informazioa jaso eta interakzionatzen ohituta daude. Beraien cultura ziberespazioa da, audiobisuala, hipertextuala eta multimedia. Eskolan idatzizko adierazmena eta ahozkotasuna lantzen dira. Haurrei ez zaizkie hauek hainbeste interesatzen, ondorioz, desmotibazioa dator. Irakasleak ikasleak baino gutxiago daki askotan TB eta beldurra eta intseguritatea dute. TB saihestu egiten dira askotan, haurren kaltetan. Eskolan irakasleak sistema sinboliko desberdinak erabili beharko lituzke.
Genero etena: Gizartean emakumeek duten bazterketa, TB duten akzesoan ere ikusten da. Orokorrean, testuingurua kontuan hartu gabe, gizonezkoak IKT gehiago kontsumitzen dute. Dena den, mendebaldean eten hau geroz tea txikiagoa da. Beste herrialde batzuetan, ordea, hau ez da gertatuko etorkizun hurbil batean. Emakumearen bazterketa oso gogorra da. Internet erabiltzen duten emakumeen artean ere desberdintasunak daude. EEBB lanerako erabiltzen dute gehien bat eta Espainian eta Hego Amerikan aisialdirako gehienbat.
Ezaugarri fisiko eta psikikoen etena: IKT ez dira denontzako, estandarizatuak. IKT ikasleen beharrizanei erantzun beharko liekete eta haurrengana moldatu. Dena den, saiakuntzak egiten ari dira. Era honetako ikasleengan etena indartsuagoa da. Berez pairatzen duten bazterketari teknologiaren bazterketa gehitzen badiogu. IKT hainbat onura eskaintzen dizkiete. Hala ere, kontuan izan behar dugu haur bakoitzak duen arazoa eta arazo horren gradua.
Informazioaren diseinua, antolaketa, zailtasunak sistema operatiboan, nabegatzaileetan… bazterketaren sortzaile dira askotan.

Argi dago, hezkuntzan irakasleen prestakuntza hobetu egin behar dela, haurrek alfabetazio digitala jaso behar dutela eta informazio esanguratsua hautatzen jakin behar dutela. Baina informazio hori ezagutza bihurtzeko informazioa beraien erara berreraiki eta moldatu beharko dute. Formakuntza hau ezinbestekoa du. Hoen arabera TB ongi maneiatuko ditu edo ez eta informazioaren gizartean integratuko da edo marjinatuta geratuko da.
Laburbilduz, argi dago eten digitala bazterketa eta garapen ezaren seinale dela. Beraz, era guztietako etenekin bukatzen saiatu behar gara eta kontziente izan gure gizarte kapitalista honek, lurralde txiroetan eten digital hori handiagotzen joatea eragiten duela. Beraz, neurriak haurtu beharko ditugu hori gelditzeko. Etena, baliabide, azpiegitura eta formakuntzarekin desagertzen da. Hori helburu izanda hasi beharko gara lanean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario