EKIN TEKNOLOGIARI!!

sábado, 30 de octubre de 2010

TB ERAGINA INFORMAZIOAREN GIZARTEAN

 Gizarte industrial batetatik informazioaren gizartera pasatu gara, non informazioa kontsumo ondasuna eta ekonomiaren objektua den. Honela lan sektore berriak, lan egiteko modu berriak… agertu dira. Aldaketa hau TBei esker eman da, izan ere, zientziaren ikerkuntzaren ondorioz TB gizartean aplikatzean aldaketa soziala ematen da.

Eragin handiena duten teknologiak informatika eta komunikazioarekin lotuta daudenak dira. Hauetatik bi nabarmendu behar dira: Internet eta komunikazio mugikorrak.

Teknologia hauek ez dira lan egiteko tresnak soilik,  eragina arlo guztietara dago zabaltzen eta aldaketa itzela suposatzen du gizartean, kultura, balore eta eguneroko bizitzan, herreman sozialetan
Edonork, edonon eta edonoiz informazioa hartu, konpartitu, prozesau dezake baliabide telematikoekin eta toki bateko gertaerak mundu osoan eduki dezake islada orain, mundu globalizatu batean gaude. Gainera, IKT garapena suposatzen dute eta IKT etengabe berrizten dira, baita gizartea ere. Beraz, IKT integratzen ez dituztenak eten digitala pairatzen dute, ez dira garatzen. Hezkuntza munduan ere IKT indartzeak aldaketa suposatzen du. Memorizazioan oinarritutako eredutik, eredu instrumentalera pasatu gara. Garrantzitsuena ez da informazioa memorizatzea, informazioa bilatzen, hautatzen, sailkatzen eta erabiltzen jakitea da. Aisialdian ere aldaketak Portu dira: Chat, foro…
Dena den, hausnarketa falta da. Informazioa aukeratzen, baloratzen, sailkatzen ikasi behar da eta materia eta gaitasun berriak ikasi behar ditugu. Alde negatiboak ere baditu: erlazio pertsonalak (birtualak gehitu), lehen pertsonako tratuagaltzen ari dira. Gure etxean behar dugun guztia daukagu. Honela inguruarekiko eta beste pertsonekiko dependentzia galtzen goaz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario