BLOGAREN APLIKAZIO DIDAKTIKOAK
Blogaren aplikazio didaktikoak anitzak dira. Gainera, segun eta nori zuzenduta dagoen helburu eta eduki desberdinak izaten ditu.
IKASLEEI BEGIRA
Haurrek iturri desberdinetatik jasotako informazio esanguratsua jaso dezakete, informazioa beraien erara kudeatu, informazio berria sortu, informazioa besteekin konpartitu… azken finean, ikasleak informazioa erabiliko dute eta hura tratatzen eta kritikoki jasotzen ikasteko baliabide aparta da bloga. Bestalde, ezagutzaren eraketan laguntzen du. Ikasleek informazioa elkartrukatuz ezagutza eraikitzen dute guztien artean.Gainera, testu idatziaz gain hipertestua eta multimedia ere erabiltzen direnez, haurren arreta, motibazioa eta interesa erraz lortzen dira. Ez hori bakarrik, informazioa gogoratzeak garrantzia galtzen du eta aktibitatea, gauzak egitea da garrantzitsua. Honek ere haurren motibazioa areagotzen du eta ikasketa esanguratsuago ahalbidetu. Ez hori bakarrik, informazioa ordenatzeko eta sailkatzeko erraztasunak ematen ditu. Taldea indartzeko mekanismo moduan ere ikus dezakegu, ikasle guztiak konektatuta daude, era guztietako marginazioa ekiditen da.
-KLASEKO EGUNEROKOA, ZALANTZAK PLAZARATZEKO, LAN KONKRETUAK, ARIKETAK EGITEKO, MULTIMEDIA TAILERRA, PROIEKTUAK BIDERATZEKO, IRITZIAK TRUKATZEKO…
ZENTRORA BEGIRA
Askotan web atariak dira. Zentroko berriak eta informazioa biltzen dira. Zentroko kideak komunikatzeko edo kanpora begira egon daiteke.
-GERTAEREN INGURUAN PARTE HARTZEKO, BERRIAK EMAN…
IRAKASLEEI BEGIRA
-MATERIALA PUBLIKATZEKO, BESTE PROFEZIONALEKIN ESPERIENTZIAK KONPARTITZEKO, PROIEKTUAK AURRERA ERAMATEKO…
No hay comentarios:
Publicar un comentario