EKIN TEKNOLOGIARI!!

viernes, 26 de noviembre de 2010

ESKOLA 2.0               

ZERTAN DATZA?

2009-10 kurtso hasieran onartu zen programa da. Ondorengo 4 urteetan LH 5. Eta 6.mailak eta DBH 1 eta 2ko klase tradizionalak klase digital bihurtu nahi ditu. Horretarako, ikastetxeak oinarrizko tresnekin hornituko dira: arbel digitala, interneten konexio inalanbrikoa, irakaslearentzako ordenagailu portatila, ikasleentzako ordenagailu personal ultraportatilak.

USTEZKO HELBURUA

-Programa honek ikasleak bizi garen gizarte digitalerako prestatzea du helburu.
-  IKT era pedagogikoan erabiliz, irakaskuntza-ikaskuntza prozesua izugarri hobetzea
- Software irekia
-ezagutzaren demokratizazioa

MITOAK

Zabaldu diren ustezko helburu horien ondorioz, IKT gehiago ikasten dela uste da.

BENETAKO HELBURUA EZKUTUAN DAGOENA

Ez du zerikusirik planteamendu pedagogikoekin. Hezkuntzaren merkantilizazio prozesu batean, diru publikoa hezkuntzaren onerako IKT inbertitzen dela erakutsi nahi da. Baina IKT eta pedagogia mozorro bat baino ez dira. Baliabide publikoen gastu ikaragarria baina negozio pribatu itzela dago atzean. Interes asko daude ezkutuan. Hezkuntza ministerioarenak, estatuko hezkuntza idazkariarenak (Eva Almunia), multinazionalenak, finantza erakundeenak, editorialenak… Gainera, industria eta komertzi sektoreen etekinak areagotzea bilatzen da.
Gainera, kostuen eta hartutako erabakietan transparentzia falta dago. Erabakiak empresa talde pribatuen akordioak balira bezala hartu dira, ez erakunde publikoenak bezala.

ASPEKTU NEGATIBOAK

-Ikastetxe guztietara material berdina bidali da (administrazioak eta multinazionalek aukeratutako hardware eta software, tablets PC, Microsoften softwarea eta bideoproiektoreak) edo guztia onartzen da edo ezer ez.
-Ikastetxeek eta irakasleek ezin dituzte herraminta hauek beraien errealitatera moldatu, beraien ikastetxeko proiektura, berrikuntza proiektuetara… emaitza didaktiko hobeak lortzeko.Ekintzak ez dira curriculumean integratu.
-Ez da hezitzaileetan inbertitu eta irakasleek ez dakite nola kudeatu baliabide horiek.
-tresnak bidali dira eta kito. Ez dira azaldu zeintzuk aplikazio didaktiko izan ditzateken eta nola uztartu planteamendu pedagogiko baten aldetedik.
-ez da gizarte digitalerako hezkuntza eredu berririk proposatu.
-ez da kontuan hartzen teknologia berrien errealitatea.
-ez da aplikatu software irekia
-Era tradizionalean ikasten jarraitzen da. Lehen liburutik ikasten jarraitzen zen. Orain ordenagailuaren pantailatik. MEtodologia ez da aldatu.

EMAITZAK

Hezkuntzaren kalitatea eta ikaskuntza prozesuak ez dira hobetu.


NOLA PLANTEATU BEHARKO LITZATEKE

-software librea. Ezagutza librea
-Gizarte digitalerako hezkuntza eredua
-Hezkuntza zerbitzu publikoa da. Ez da finantziari eta multinazionalen menpe dagoen ekonomiako elementu bat bezala planteatu behar.
-Hezkuntza ikaskuntza prozesuaz, estrategia pedagogikoekin… arduratu behar da.
-“ikaskuntza inbisiblea” “hezkuntza zabala” bezalako ikasteko erak zabaldu behar dira. Hezkuntza komunitate digitalak sortu behar dira, hauetan denen partehartzea bultzatu, beste hezkuntza komunitate digitalekin kontaktuan egon…


No hay comentarios:

Publicar un comentario