EKIN TEKNOLOGIARI!!

lunes, 27 de diciembre de 2010

LEHEN HEZKUNTZARAKO MATERIALA

Gabonak hurbiltzen ari zaizkigunez, gabonekin lotutzen diren Euskal Mitologiako pertsonaiak eta beste batzuk lantzea interesgarria eta polita izan daitekela iruditu zait. Gainera, uste dut historia edo gizarteko klaseetan Euskal Herriko historia lantzen den arren, mitologia alde batera usten dela eta haurrek Olentzero kenduta pertsonaia mitologiko eta mito gutxi dakizkite. Gainera, gai hau erraza eta interesgarria suertatu daitekela uste dut, mitoak dira eta haurrek ipuinekin lotzen dituzte eta gustura entzuten dituzte. Bestalde, uste dut programazio didaktikoa gauden sasoira aplikatzea positiboa dela. Klasean jorratzen denak une berean kanpoko errealitatearekin lotura izatea, haurren esperientzian islada izatea positibo da. Honek ikasketa prozesua errazten du eta motibazioa areagotu.

Euskal Mitologiarekin erlazioa duten helbide hauek aurkitu ditut:


HEmen, euskal m,itologia zer den azaltzen da. PErtsonaia batzuk azaltzen dira eta leku mitologikoak aipatzen dira. Beraz, etiketa: MITOLOGIA/DEFINIZIO/EUSKARAZ

Blog honetan leku mitologikoak zeintzuk diren aipatzen da. Beraz, etiketa:  LEKU MITOLOGIAK /EUSKARAZ /BLOGA

Mungian dagoen Olentzeroren etxeari buruzko bideoa. BEraz, etiketa: OLENTZEROREN ETXEA/BIDEOA
Bideo honetan, euskal mitologiako pertsonaien informazioa ematen da, subtitulatut.BEraz, etiketak:  MITOLOGIA/ERDARA/BIDEOA
Bideo bat da(5min) eta diapositiba batzuk azaltzen dira, haietan pertsonaia bakoitzaren informazioa dugu laburrean, baita irudia ere. BEraz, etiketa: MITOLOGIA/ERDARA/BIDEOA
log honetan Euskal mitologiako hainbat pertsonaia agertzen dira(Airegaisto, galtzagorri, halarabi, herensugea,TArtalo, olentzero, MAri, basajaun...)bideoak ere ikus ditzakegu. BEraz, etiketa: EUSKALMITOLOGIA/OROKORRA

Hiru Web orrialde aztertuko ditut eta aspektu hauetan zentratuko naiz: DISEINUA, EDUKIA, ELEMENTU TEKNIKOAK, SINESGARRITASUNA





DISEINUA:

 Diseinua ez zait oso adierazgarri eta deigarria iruditzen. Fondoa zuria da, letra tamaina txikiegia, paragrafoen artean ez dago espazio nahikorik eta irakurketa zailtzen du. Ezkerraldeko marrazkiak ondo daude baina ez datoz bat testuaz. Zuhaitz genealogikoa ongi dago eta visual eta errazean jainkoen arteko erlazioaz jabetzen gara.

EDUKIA:

Definizioa egokia da eta zuhaitz genealogikoa ere. Gainerako ez da oso adierazgarria. Bibliografía eta lotura interesgarriak agertzen dira eta hori positiboa da, informazio iturrira jo nahi badugu, informazioa kontrastatu nahi badugu edo osatzeko.

ELEMENTU TEKNIKOAK:

Interesatzen zaiguna bilatzeko arazoak izan ditzakegu. Informazioa ez dago ongi adierazita eta sailkatuta. Dena den argazkiak arin azaltzen dira eta loturak arin kargatzen dira.

SINESGARRITASUNA

Wikipediako informazioa da eta 2010eko Azaroaren 10ean gaurkotu zen.



DISEINUA:

Diapositiba hauek fondo berdea dute eta letra zuria da kurtsiban idatzita. Diapositiba batzuetan irudiak agertzen dira, azaltzen ari den pertsonaiarenak. Musika ere entzuten da, denbora guztian berdina eta errepikagarria suertatzen da, nekagarria. Letra tipoa aldatuko nuke, kurtsiban egotean irakutzea zailtzen du.

EDUKIA:

Azaltzen den informazioa egokia da, zehatza eta laburra.

ELEMENTU TEKNIKOAK

Diapositiba batetik bestera denbora tarte egokia dago, ongi irakurtzeko denbora ematen du.

SINESGARRIA
Ez dakigu autorea nor den baina azaltzen den informazioa sinengarria iruditu zait, ez dago astakeririk behintzat.


DISEINUA
Fondoa iluna da, ilunegia. Azaltzen den informazioa sakon irakurtzeak denbora eskatzen du eta kolore iluna nekagarria izan daiteke. Letra tamaina txikiegia da. Informazioa ongi sailkatuta agertzen da, erraz hautematen dugu parágrafo bakoitza zeri buruzkoa den, informazioa erraz aurki dezakegu.

EDUKIA
Euskal Mitologiari buruzko informazio orokorra ematen du eta oso ondo dago. PErtsonaiak deskribatzen dira, bideoak daude… link interesgarriak…

ELEMENTU TEKNIKOAK
Ondo daude. Argazkiak arin agertzen dira, eta loturak arin kargatzen dira.

SINISGARRIA

Blog bat da Nerea Gizarte Hezkuntzako ikasle batek egina. Informazioa gaurkotua da, post bakoiztaren azpian data jartzen duelako.











No hay comentarios:

Publicar un comentario