EKIN TEKNOLOGIARI!!

domingo, 24 de octubre de 2010

prometeus.la revolución de los medios

PROMETEUS. LA REVOLUCIÓN DE LOS MEDIOS

Zein da bideoaren gaia?
Interneten gainjartzea komunikabide zaharrekiko.
Bideoa ikusi eta gero zer pentsa dezakegu?
Bideoa ikusi eta gero, gutxinaka komunikabide “zaharrak” desagertzen joango direla eta komunikabide nagusia Internet izango dela pentsa dezakegu. Zeren eta, argi dago interneten komunikabide “zaharrek” eskaintzen diguten guztia aurki dezakegula edo aurkituko dugula: doainik diren irratiak, TIVO (telebista interneten, publicítate gabekoa), Wall Street Journal ere interneten da, googlen albisteak irakur ditzakegu, egunkari desberdinak daude interneten “Ohmynew” esaterako, flirck (fotografiako artxiborik handiena), youtuben pelikulak ikus daitezke, bost zentzumenak erreproduzitzen dituzten dispositiboak, erreatitatea irudikatu daiteke(amazonen place), pertsonak nahi dutenean bilaka daitezke, esperientziak konpartitu…

 Ez hori bakarrik, komunikazio enpresa gutxi batzuk existituko dira, boteretsuenak txikienak “jango” dituzte, pluraltasunaren kaltetan. Bideoan bertan, sareak eduki guztia unifikatzen duela dio. Googlek Microsoft erosiko du, amazonek yahoo… hauek eta CCTV, BBC eta CNN kontrolatuko dute informazio osoa.
Dena den, nik ez dut uste etorkizun hurbil batean behintzat, bideoan aipatzen dena gertatuko denik. Komunikabide zaharren erabilera gutxituzjoango da, baina ez dut uste hain erraz eta hain urte gutxiren buruan desagertuko direnik. Izan ere, beraiekin hasi gara, beraietara ohituta gaude, gure bizitza sozialaren parte dira… gure belaunaldiak behintzat eta hurrengoak ere ziurrenik, ohiko komunikabideak ere erabiliko dituelakoan nago. Hurrengoek agian gutxiago eta gutxiago baina desagerpena ez da bat-bateko eta hain azkarra izango.
Irudikatzen duen etorkizunaren aurrean zein da zure iritzia?
Uste dut informazio osoa gutxi batzuek maneiatzea arriskutsua izan daitekela. Denok dakigu, informazio guztiz objetiboa ez dela existitzen. Gaur egun informazio enpresa asko daude, bakoitzak bere ideologia du eta publiko bakoitzak berea aukeratzen du. Posible da ikuspuntu desberdinak kontrastatu eta bakoitzak bere iritzia eraikitzea. Sarean enpresa batzuk indartzen badira, haiek izando dira jaun eta jabe eta informazio subjetibo bakarra izando da. Pertsonok kritikoak izan behar gara eta horretarako errealitateko sektore guztiak ezagutu behar dira. Dena den, ez da ahaztu behar komunikabide berak aukera anitzak ematea beti ongi dagoela eta kasu honetan aukerak asko dira: pelikulak dohan ikusi, prentsa ere bai, publizitate gabeko kateak…
Etorkizun batean komunikabide “zaharrek” hartzen dituzten neurriak, hala nola, copia ilegales aurkako legeak, derechos de autor… desagertuz joango dira eta gobernuen diru laguntzak ez dira nahikoa izando. BEraz, ohiko komunikabideak kolokan egongo dira.
Eskolak zerbait egin dezake?
Eskola mikrogizarte bat da eta harekin bat eboluzinatu behar du. Eskolak gizartean dagoen guztia plazaratu behar die ikasleei, ohiko komunikabideak eta komunikazio bide berriak. Ikasleak denak maneiatzeko gai izan behar dira, bakoitzaren alde positibo eta negatiboak ikusirik. Kritikotasuna landu behar da eta noski gero bakoitza aske izango da nahi duen komunikabidea erabiltzeko.
Eta guk?
Teknologia berriekiko irekiak izan behar gara, errealitate bat da eta ezagutu behar dugu. Era guztietako komunikabideak menperatu behar ditugu eta horiek nola funtzionatzen duten irakasteko gai sentitu behar gara eta gogotsu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario