WEB 2.0
Web 2.0 terminoa on-line bidezko kolaborazioan, interaktibitatean, erabiltzaileen arteko edukien transferentzian…oinarritzen den fenomeno sozialarekin dago lotuta.
Tim O´Reilly-k erabili zuen termino hau lehen aldiz.
Web 2.0 web1.0tik sortu da, web1.0ren eboluzioaren ondorioz.
Web 1.0 sistema tradizionala zen. Web nabegatzaile batekin kontsumitzaileek textuak, irudiak eta artxibo multimediak ikusi ahal zituzten eta estekak erabiltzen ziren.Informazioa editore eta webmasterrek sortzen zuten, site eran eta site horretako erabiltzaileak ziren informazioa kontsumitzen zutenak. HTML idatzita zegoen. Honek dokumentuaren egitura eta edukiak batera datozela esan nahi du.
Web 2.0 sistema dinamikoa eta semantikoa da, malgutasun gehiago eskaintzen dizkio erabiltzaileari. Erabiltzaileak informazioa erabili eta kontsumitzeaz gain, informazioa sortu dezake(denok gara webmasterrak), parte hartu eta ekarpenak egin.Informazio hori site etan konpartitzen da era desberdinetan. Filosofia komunikazioan, elkartrukean lankidetzan, parte hartze aktiboan, informazioaren ekoizpenean… oinarritzen da. Forma eta edukia banatu egiten dira xml ri esker. web 2.0 posible egiten duten teknologiak RSS (xml ri esker da posible) eta AJAX dira.
APLIKAZIOAK:
Weblog eta blogak, podcast, videocast, wiki, facebook…
ONDORIOAK:
Medioen demokratizazioa eta Migrazioa eman da ohiko medioetatik internetera. Gero eta mikromedio gehiago daude.Beraz, enpresentzat zailagoa da publizitate mezuen bidez kontsumitzaile guztiengana iristea ohiko medioen bidez. Beraz, enpresek mezu espezifikoak sortzen dituzte publiko espezifikoarentzat eta publiko horrek erabiltzen dituen mikromedioetan islatuko dituzte. Honen aurrean, publizitate kontextuala sortu da. Doubleclick eta googlek ere egiten dute. Bestalde, web 2.0 informazioa azkarrago mugitzen da eta segunduro eguneratzen da ohiko medioetan baino askoz azkarrago. Beraz, laburbilduz zera esan dezakegu, web 2.0 ohiko medioen bizitza eta iraupenarekin bukatzen dagoela.
Argi dago web 2.0 oso baliagarria dela hezkuntzan ere. Hainbat onura eta abantaila ekar ditzake irakaskuntza-ikaskuntza prozesura eta baita ezagutzaren eraikuntzara ere. Web 2.0 ri esker ikasle bakoitzak bere lana besteekin konpartitu dezake edo talde batek besteekin, besteen lanari buruzko iritzia jasotzea ere posible da, irakasleak kontaktua izan dezake haurren lan guztiekin, baita zentroko beste irakasle eta ikastaldeekin, zentro desberdinetako ikasle eta irakasleak komunikatu daitezke…Horretarako bai ikasle eta bai irakasleek konpetentzia digitalak izan beharko dituzte eta baita sozialak, kritikoak, sormenezkoak, iniziatiba, ikaskuntza autonomorako gaitasuna…
No hay comentarios:
Publicar un comentario